Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte eguaztenerako

Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte eguaztenerako
2020/11/03 11:58
eta kitto!
“Osasungintza publikoa defendatu!” goiburuari jarraituta, elkarretaratzeak egingo dira azaroaren 4an eta 11n (eguaztenak), 19:00etan, anbulatorio guztien parean. Deia sare sozialen bitartez zabaldu dute eta eskarien artean, besteak beste, lehen arretarako baliabide gehiago, osasungintzan inbertsio gehiago egitea (BPGaren %7a, gutxienez) eta murrizketarik eta pribataziorik ez egitea daude. Herritarrak parte hartzera ez ezik mobilizazioen argazkiak sare sozialetara igotzera animatu nahi dituzte, horretarako #OsasungintzaPublikoaDefendatu traola erabilita.