Ostiralean amaituko da "Argazkigintza eta Kirola" ikastaroan izena emateko epea

Ostiralean amaituko da "Argazkigintza eta Kirola" ikastaroan izena emateko epea
2015/09/16 eta kitto!


Irailaren 30ean hasiko den tailer honetan, argazkigintzaren teknikak, teknika konpositiboak eta emakume argazkilarien erreferentziak landuko dira. Honetaz gain, taldeari “Emakumea eta Kirola” gaiari buruzko argazki-lan bat egitea proposatuko zaio.


Itziar Bastarrika Mendinabeitiak zuzenduko duen ikastaroa argazkilaritzan interesa duten emakume guztiei eta, bereziki, kamera adierazpen tresna gisa erabiltzen ikasi nahi dutenei zuzenduta dago. Ikastatoaren helburuak argazkigintza teknikak ikastea, emakumearen egoera kirolean ezagutzea eta gizarteari erakustea, eta emakume kirolari desberdinen eredua erakustea dira.


Ikastaroa Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du, eta horretarako Emakumearen Mahaiaren lankidetza izan du. Saioak Andretxean izango dira, Irailaren 30ean; Urriaren 7, 14, 21 eta 28an; Azaroaren 4, 11 eta 18an; eta Abenduaren 2, 9 eta 16an (Asteazkenak), 18:00etatik 20:00etara (22 ordu).
Eibarren erroldatuta dauden emakumeek 15€ ordaindu beharko dute eta 20€ Eibarren erroldatuta ez daudenek.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Andretxeako 943 70 08 28 telefono zenbakira dei egin dezakezue.