Otsailaren 8tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan maskara erabiltzea

Otsailaren 8tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan maskara erabiltzea
2023/01/26 eta kitto!
Espainiako Gobernuak gaur goizean jakitera eman duenez, Ministro Kontseiluak otsailaren 7an onartuko du garraio publikoan maskara erabiltzearen derrigortasuna amaitzea. Neurria hurrengo egunean sartuko da indarrean eta, beraz, otsailaren 8tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango maskararen erabilera autobus, tren eta bestelako garraio publikoetan.

Osasun zentroetan eta farmazietan, ostera, bere erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.