Pagatxako emakumeek ikasturte amaierako bidaia egin dute

Pagatxako emakumeek ikasturte amaierako bidaia egin dute
2018/06/18 eta kitto!
Pagatxako emakume taldeko kideek amaitutzat eman dute ikasturtea Brusela, Gante eta Brujasera egindako bidaiarekin. Ostiralean, ekainaren 15ean irten ziren Eibartik eta 3 egunetako irteera egin dute. Modu ezinhobea ikasturtea amaitzeko, eta merezitakoa, gainera, urtean zehar hainbeste lan egin eta gero.  Uda ostean, urrian berriro bueltan izango dira, indarberrituta,  "Emakumeon Istorioak", zine-foruma,  irakurketa eta idazketa tailerrak, ikastaroak eta hainbat eta hainbat ekitaldirekin.