Pandemiari aurre egiterako orduan genero ikuspegia txertatzeak duen garrantziaz aritu da Ana Galarraga

Pandemiari aurre egiterako orduan genero ikuspegia txertatzeak duen garrantziaz aritu da Ana Galarraga
2021/02/16 07:49
eta kitto!
ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak azaldu duenez, COVID-19ak sortutako krisiaren eraginak desberdinak izaten ari dira gizonengan eta emakumeengan. Hori dela eta, pandemiari aurre egiteko orduan genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa dela azpimarratu nahi izan du Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan.