Patinatzeko pista berria Udalari eskatzeko sinadura-bilketa abiatu dute

Patinatzeko pista berria Udalari eskatzeko sinadura-bilketa abiatu dute
2020/02/06 eta kitto!
Eibartar talde bat Change.org web orrian sinadurak biltzen hasi da, Udalari herrian “skate park” berria egin dezala eskatzeko. Esaten dutenez, Sautsin dagoen pistak ez du kirol horretan aurrera egiteko aukerarik eskaintzen, zaleak diren gazte askoren kalterako: “Leioan, Sondikan, Mungian, Ermuan eta beste hainbat herritan egindakoaren adibideari jarraitu eta Udalak kontu honetan gehiago inbertitzea nahiko genuke”. Eskaera Udalari aurkezteko 100 sinadura bildu nahi dituzte eta, nahi duenak, http://chng.it/p2fBfLxVHz helbidean dauka eskaera osorik irakurtzeko aukera, baita sinatzeko ere.