Pegatina lehiaketa, jaietan parekidetasuna sustatzeko

Pegatina lehiaketa, jaietan parekidetasuna sustatzeko
2016/05/06 eta kitto!
Parekidetasun jaiak eta emakumeen parte hartzea sustatu nahian Eibarko Udaleko Berdintasun Batzordeak pegatina lehiaketa martxan jarri du. Pegatinak lema eduki behar du erantsita eta kartazal itxi bat ekarri beharko da. Kanpoaldean lema eta egilearen urteak jarriko dira; barruan, ordez, izena, abizen biak, NANaren kopia, egilearen bizilekua eta telefonoa.

Pegatinak 2016ko ekainaren 3rako arratsaldeko ordu 2:30ak baino lehen utzi beharko dira PEGORAn. 

Saria 200 euroko bale bat izango da Eibarko dendetan trukatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/parekidetasun-jaiak-sustatu-nahian-pegatina-lehiaketa