Pertseidak ikusteko gomendioak

Pertseidak ikusteko gomendioak
2022/08/10 eta kitto!
Gauean zerura begiratuz gero, uztailaren erditik ikusgai daude pertseidak edo Done Laurendiren malkoak (109P/Swift-Turttle kometak lagatako hauts-partikulak). Dena dela, puntu gorena abuztuaren 12an espero da eta ozar-izar hauek ikusteko aholku batzuk emango dizkizuegu:

- Pertseidak ikusteko tramankulu berezirik behar ez bada ere, garrantzitsua da argi gutxi duen eremu batean egotea. Horretarako, Eibarren egonez gero, mendira joatea aukera aproposa izan daiteke. Bestela, hondartza aukera egokia da, bestelako argirik ez badago noski.

- Logikoa denez, Done Laurendiren malkoak gauez ikusten dira hobeto eta gutxienez 23:00ak arte itxarotea komeni da.

- Toki eta ordu egokian egonik, nora begiratu beharra dago? Ilargia ikusgai badago, honi bizkarra eman beharko diogu Perseo konstelazioa aurkitzeko.

pertseidak1