Positiboek gora egin dute Debabarrenean, 51 kasu berri antzeman dituzte azken orduetan

Positiboek gora egin dute Debabarrenean, 51 kasu berri antzeman dituzte azken orduetan
2020/10/16 11:21
eta kitto!
Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, Debabarrenean 51 positibo berri antzeman dituzten azken 24 orduetan. Horietako 16 Eibarren; 15 Elgoibarren, 10 Ermuan, 5 Mutrikun, 3 Soraluzen, eta kasu bana Deban eta Mendaron. Osakidetzak gorriz markatu du Elgoibar (inzidentzia tasa 565ekoa da 100.000 biztanleko): laranjaz Eibar (385,38ko inzidentzia tasarekin) eta Ermua (473,85), Deba (440,77) eta Mutriku (374,95).

Atzo, 11.263 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 828 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 116 Araban, 329 Bizkaian, 370 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.