Positiborik gabeko beste egun bat

Positiborik gabeko beste egun bat
2020/05/11 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera ez da koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan, beraz Debabarrenako herrietan atzoko positibo metatu kopuruak mantentzen dira.

Herriz herri honela banatzen dira:

Eibar           209
Ermua         167
Elgoibar       42
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              10
Mendaro     4
Mallabia       4

Ospitaleratu kopuruak ere behera egiten jarraitzen du eta gaur atzo baino lagun bat gutxiago dago Eibarko Ospitalean ingresatuta, 18 (atzo 19 ziren) eta 6 Mendarokoan (atzo bezala)