Positiborik gabeko bostgarren eguna Eibarren, 3 berri Debabarrenean

Positiborik gabeko bostgarren eguna Eibarren, 3 berri Debabarrenean
2020/05/07 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu berri duen txostenaren arabera, ez da koronabirus positiborik atzeman Eibarren (dakizuenez aurreko eguneko datuak jasotzen ditu), beraz maiatzaren 1etik geroztik ez da kopurua aldatu, 207 izaten jarraitzen dute Eibarren metatutako positiboak.

Debabarrean aldiz 3 positibo eman dira. Kasu bana Ermuan, Mutrikun eta Soraluzen.

Horrela herriz herri metatutako positiboak honela banatzen dira:

maiatzak 6 debabarrena zuzendua web.138

 

Ospitaleratuei dagokionean, atzoko kopuruak topatzen ditugu gaur ere, 12 lagun Mendaroko Ospitalean eta 26 Eibarkoan.

UEU-Irakaskuntza-Master