Presoen eskubideen alde zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Presoen eskubideen alde zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
2023/01/03 15:08
eta kitto!

Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da zapatuan, urtarrilaren 7an, 17:00etan Bilbon, eta hara joateko eta Eibarrera itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute.  Guridi, Buenos eta Depor tabernetan eman beharko da izena, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da bidaiaren zenbatekoa  (azken eguna urtarrilaren 4a, 18:00etan).

Bi urteko etenaren ostean –osasun egoera tarteko azken bi urteetan ez dute egin manifestaziorik–, Etxera bidea gertu lelopean egingo dute protesta, eta Sarek azaldu duenez, Bilboko kaleak "bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezuz" beteko dituzte.