Puntua egingo dute indarkeria sexistaren aurka

Puntua egingo dute indarkeria sexistaren aurka
2021/06/08 eta kitto!
Zapatuan, hilaren 12an, Publikoan Puntua Egiteko Nazioarteko Eguna izango da eta, horren harira, #Puntuetakitto ekimena jarri dute martxan Euskadiko 14 tokitan, tartean Eibarren, indarkeria matxistaren inguruko drama ikusarazteko asmoz.

Eibarren egingo den ekintza goizeko 11:00etan hasiko da, 13:00ak arte, eta puntua egiten dakien jendea animatu nahi dute 30 zentimetroko zabalera duen piezak josteko. Gero, jositako piezak Kinkila dendan (Bidebarrieta kalean) jaso ahal izango dira datorren astean.