San Andres egoitzako egoiliar bat hil da koronabirusaren eraginez

San Andres egoitzako egoiliar bat hil da koronabirusaren eraginez
2020/04/02 eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakitera eman zuenez, San Andres zaharren egoitzako egoiliar bat hil da koronabirusaren eraginez. Orain dela egun batzuk jakin genuen San Andres egoitzako bi lagun kutsatuta zeudela eta atzo gertatu zen lehen heriotza. Gipuzkoan hiru heriotza izan ziren atzo zaharren etxeetan (Tolosako Iurreamendin, Zumaiako Otezurin eta Eibarren), eta guztira hamalau dira COVID-19aren ondorioz adineko egoitzetan hildakoak.

Gerritek copia