San Blas opilak egiteko ikastaroa hilaren 28an egingo da

San Blas opilak egiteko ikastaroa hilaren 28an egingo da
2023/01/09 eta kitto!
Edurne Zenarruzabeitiak San Blas opilak egiteko ikastaroa emango du hilaren 28an, 11:00etatik 13:00etara, Arrate Kultur Elkartean. Kultuko bazkideentzat ikastaroa doan izango da eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute.

Izena emateko, 638 284 912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

san blas ikastaroa