Sexu-lanari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Conxa Borrellek

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Sexu-lanari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Conxa Borrellek
ETA KITTO 2019, Urr 15

Andretxeak hainbat hitzaldi antolatu ditu hilabete honetan prostituzioa eta sexu-lana auzian jartzeko, eta Conxa Borrell izango da lehen hizlaria. OTRAS sindikatuko idazkari orokorra da Borrell eta ‘Sexu-lana: lan-eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du gaur 18:00etan Portaleko areto nagusian.

Hilaren 22an Peter Szil psikoterapeuta eta aktibistaren txanda izango da ‘Gizonezkoak, pornografia eta prostituzioa’ izenburua duen hitzaldia eskaintzeko, eta 23an Amelia Tiganus aktibista feministak eta emakumeen salerosketako biktima ohiak ‘Emakumeak eta umeak: prostituziorako salgaiak. Nola fabrikatzen da puta bat?’ izeneko berbaldia eskainiko du toki eta ordu berdinean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »