Tatuaje solidarixuen inguruko ekitaldixa antolatu dabe bixarko

Tatuaje solidarixuen inguruko ekitaldixa antolatu dabe bixarko
2018/04/20 eta kitto!
Iazko arrakastarekin animauta, bigarrenez antolatu dabe tatuaje solidarixuen inguruko ekitaldixa. Astelena frontoian izango da, bixar, goizeko 10:00etatik 20:00etara. Aurrekuan egindakuaren bidiari jarraittuta, oinguan be nahi dabenak tatuajia egitteko aukeria eukiko dau, 50 euro ordainduta. Eta iazko moduan, aurten be egunian zihar batzen daben dirua gaixotasun arraruak eta diagnostikatu barikuak daken umien alde lan egitten daben alkarte biri, Berritxuak eta AFESD izenekueri laguntzeko erabilliko dabe. Tatuajiak zelan egitten dittuen ikusi eta norberak tatuajeren bat egitteko tartia ez eze, bixarko ekitaldira gerturatzen diranak txosna txiki bat, umiendako jarduerak eta DJ-ak eskinduko daben musikia topauko dittue.

Bixar “Los tatuajes marcan la diferencia” izeneko ekitaldixan parte hartuko daben tatuadoriak Manolo (Manolo Tattoo’s), Peio eta Fabio (Sugaar Tattoo), Lanas eta Txis (El Gato Negro), Javi (Ara Tattoo), Mosca (K3 Tattoo), Naiara (Nare Tattoo), David, Ioritz, Dani, Jose (Jolly Rogern Tattoo&Piercing), Ana (Arcos Tattoo), Cleyviton Studio Tattoo eta Pope Tattoo dira, “gehixenak iaz parte hartzen egon ziran eta errepikatzera animau dira”. Halanda be, azken orduan baten bat gehixago animau leikiala pentsatzen dabe.

Aurrekuan Untzagako jubilau etxiak lagatako gela polibalentian jardun eben tatuajiak egitten, baiña hala moduz moldatu bihar izan ziran, biharrian ibilli ziran hamabi tatuadoriak eta tatuajia egitten eguazen lagunak, besterik sartzeko aukerarik ez eguan eta. Lokala txiki geratu jakuela ikusitta, bixar egingo dan bigarren ediziñorako toki haundixagua billatzen ibilli dira antolatzailliak eta, azkenian, Astelena frontoian izango da ekitaldixa. Holan, iaz goizian goizetik sortutako illarak saihestu nahi dittue eta, horrekin batera, toki gehixago eukitzian, jendiak tatuadoriak biharrian ikusteko aukeria be eukiko dau, beste toki batzuetan egitten diran topaketetan bezala.

Egun osuan biharrian jardungo daben tatuadore guztiak musutruk egingo dabe lan eta produktuak saltzen dittuen marka batzuk be lagunduko dabe, tatuajiak egitteko materixala duan emonda. Horreri eskerrak tatuaje bakotxeko jasoko dittuen 50 euruak oso-osorik alkartieri laguntzeko izango dira.

100 tatuaje edo gehixago
Diseiñuak orohar txikixak izaten dira, nahiko azkar egitteko modukuak, “azken batian helburua ahalik eta tatuaje gehixen egittia” dalako. Iaz egun osuan gogotik biharrian jardun eta gero, danera 100 tatuaje inguru egin zittuen eta, horreri esker, 5.500 eurotik gora bildu zittuen. Kopuru hori erdibittu eta 2.786,25 euroko taloi bana entregau zetsen Berritxuak eta AFESD alkarteko ordezkarixeri. Normala dan moduan, bixak pozarren jaso eben laguntasuna eta, diru horrekin, urtian zihar ekitaldixak antolatzeko zein gaixotasun arraruen inbestigaziñuak eragiten dittuan gastueri aurre egitteko aukeria izan dabe.

Lehelengo ediziñuan bezala, bigarren honetan be Isasi kalian daguan Ara Tattoo estudixoko Javi Garcia eta Rakel Santana arduratu dira antolaketa kontuekin. Izan be, iaz ekimenak oso erantzun ona euki eban eta, hori ikusitta, bigarrenez antolatzera animau dira. Topaketarako toki haundixagua izatiak gauzak hobeto egitteko aukeria emongo detsela pentsatzen dabe eta, esan dabenez, “oinguan tatuadore bakotxak biharrian jarduteko bere tokixa eukiko dau, gerturatzen dan jendiak biharra zelan egitten daben ikusi ahal izango dau, eskintzen dittuen diseiñuak begiratzeko aukeria be eta, bixen bittartian, tatuajia egittera animatzen diranak, tatuadore bakotxaren agenda bete arte txandia hartu ahal izango dau”.

Gaiñera, oinguan toki gehixago egotiak jende gehixago erakarriko dabela aurreikusitta, frontoira sartu nahi dabeneri 2 euroko sarreria ordaintzia eskatuko detse eta, sarreren salmentatik batzen dan diru hori be tatuajiak egitten batzen dabenari gehittuko detse, dana alkarte bixen artian banatzeko gero. tatuaje2

tatuaje3çtatuaje kartela