Sostoa abesbatzak San Andres egoitzari oparitu dio otarra

Sostoa abesbatzak San Andres egoitzari oparitu dio otarra
2013/07/16 eta kitto!

Sanjuanetan Sostoa abesbatzak kontzertua eman zuen urtero lez eta, emanaldia amaitu eta jarraian, otarraren zozketa egin zuten. Saritutako zenbakia ezagutzera eman eta otarra jasotzera inor ez dela joan ikusita, Sostoa abesbatzak otarra San Andres egoitzari oparitzea erabaki du. Argazkian ospitaleko lagun bi Sostoako beste biren eskutik otarra pozarren jasotzen ageri dira.