Sua berriz piztu da Zaldibarko zabortegian

Sua berriz piztu da Zaldibarko zabortegian
2020/02/21 eta kitto!
Osasun Sailak ezarritako behin-behineko neurriak bertan behera utzi eta ordu gutxira, 22:30ak aldean, sua piztu da berriz Zaldibarko zabortegian. Hala baieztatu du Ermuko Udalak Twitter bitartez.

Berria egunkariak azaltzen duenez, zaintzako zerbitzuak berehala joan ziren sutea gertatu den tokira, baina gauean ezer egitea ezinezkoa zela jakinarazi zuten, sua piztu den gunera iristea oso zaila delako. Beraz, gaur goizean saiatuko dira bertan makinak sartzen eta sua hondarrarekin itotzen.