Suberoako eta Nuevoko jabeek esan dute tabernak desinfektatuta daudela

Suberoako eta Nuevoko jabeek esan dute tabernak desinfektatuta daudela
2020/06/15 eta kitto!
Joan den ostegunean Eibarko udaltzaingoak Suberoa eta Nuevo tabernak itxi zituen, bertako jabeen gertuko pertsona bat COVID-19an positibo eman zuela jakin eta gero.  Jabeek jakinarazi digutenez,  "taberna biak erabat desinfektatuta daude, eta edozeinen esku daude hori ziurtatzen duten agiriak".