Trinkete taberna eta Ixua hotela itxi egin dituzte, prebentzioagatik

Trinkete taberna eta Ixua hotela itxi egin dituzte, prebentzioagatik
2020/07/24 eta kitto!
Ixua Hoteleko eta Trinkete tabernetako arduradunek, prebentzio-neurri gisa, establezimenduak aldi baterako ixtea erabaki dute. Oharren bidez azaldu dutenez, bai batean bai bestean euren inguruko pertsona batek positibo eman du COVID19an. "Hori dela eta, bezeroentzat arriskurik ez dagoela egiaztatu ondoren zabalduko dugu berriro ere" , esan dute.