Txakurren gorotzak biltzeko poltsak eskuratu daitezke hainbat dendatan

Txakurren gorotzak biltzeko poltsak eskuratu daitezke hainbat dendatan
2020/04/15 eta kitto!
Materia organikorako poltsa biodegradagarriak eskaintzen dituzten Eibarko hogei establezimendutan txakurren gorotzak biltzeko poltsak ere izango dira gaurtik aurrera. Vila janari-denda, Urki 11n; Txaltxa Zelai 16an dagoen janari-denda; Mandia fruta-denda, Bista Eder 13an; La Pera fruta-denda, San Kristobal 1ean; Larrañaga harategia, Romualdo Galdos 12an; Bilbeando fruta-denda, Isasi 33an; La Pera fruta-denda, Fermin Calbeton 12an; Artamendi harategia, Bidebarrieta 12an; Oberena harategia Bidebarrieta 20an; Udare fruta-denda, Julian Etxeberria 8an; Izar-Bide denda, Julian Etxeberria 13an; Urkizuko prentsa kioskoa, 6 zenbakian; Mujika harategia, Urkizu 18an; Genoveva arrandegia, Txonta 1ean; Azitain gasolindegia, Barrena 19an; Iñaki Rezola harategia, Ibarkurutze 23an; Villalba supermerkatua, San Juan 9an; Gozoki okindegia, Sostoa 2an; eta Zubizarreta okindegia, Tiburzio Anitua 6an dira establezimendu horiek, eta beste batzuk gehituko zaizkie Amaña eta Jardiñeta inguruan. “Egunero irekitzen diren saltoki hauetan poltsak banatzearekin bermatu nahi da alarma-egoerak irauten duen bitartean eibartarrek poltsak jaso ahal izatea, Untzagara joan behar izan gabe, etxetik gertuen duten lekura joanda”, dio Udalak.