Txoko taberna itxi dute, prebentzio-neurri gisa

Txoko taberna itxi dute, prebentzio-neurri gisa
2020/09/15 eta kitto!
Untzagan kokatuta dagoen Txoko tabernak ateak itxi egin ditu langile batek COVID-19an positibo eman ostean. Tabernako langile guztiak PCR frogak egingo dituztela azaldu digute tabernako arduradunek. Bitartean, prebentzio-neurri gisa eta segurtasun osoa bermatu ahal izan arte, establezimendua itxia egongo da.