Txorroteko urik ez erabiltzea eskatu die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzotarrei gaur eguerdian

Txorroteko urik ez erabiltzea eskatu die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzotarrei gaur eguerdian
2020/02/11 eta kitto!


Anboto.org atariak argiratu duenez, "Zaldibarko Udalak egin du eskaria, osasun saileko teknikariek "zenbait ur hartze pribatutan" detektatu dituzten "datu batzuk" direla eta. Dena den, parametroak "neurri egokietan" daudela azaldu dute osasun saileko teknikariek. Zaldibarko Udalak 12:30etan jaso du abisua. Soluzioak aztertzen ari dira ur-hornidurari konponbidea emateko. Bestalde, udalak, Eitzagan airearen kalitaterako neurgailu bi ipintzea eskatuko du". Zaldibarko Udalak oharra zabaldu du, hau zehaztuz: Eitzaga, Sallabente eta Olarreagan, "iturburua nork berea duzuen baserri horiei gomendatzen zaie ur hori ez kontsumitzea, informazio gehiago jaso arte".

Albistea irakurtzen jarraitzeko: https://anboto.org/zaldibar/1581427661591-txorroteko-urik-ez-erabiltzea-eskatu-die-zaldibarko-udalak-eitzagako-auzotarrei