Udaberriko andren azken ibilbidea egingo da bihar

Udaberriko andren azken ibilbidea egingo da bihar
2019/05/29 eta kitto!
Berdintasun Zerbitzu-Andretxearen eskutik martxan dagoen “Andren Ibilbideak” egitasmoko azken ibilbidea bihar (eguena) egingo da. Ohiko martxari jarraituta, 09:45ean udaletxeko arkupeetan elkartuko dira ibilbidea egitera animatzen diren emakumeak. Bi orduko ibilbidea izango da, gidariarekin eta jarduera doakoa da. Informazio gehiago nahi duenak 943 70 08 28 telefono zenbakira deitu edo andretxea@eibar.eus helbidera idatzi dezake.