Udako ordutegia sartu da indarrean Pegoran eta Portalean

Udako ordutegia sartu da indarrean Pegoran eta Portalean
2012/07/10 eta kitto!

Uztailaren 1az geroztik eta irailaren 15era arte, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoak bakarrik goizez hartuko du jendea, 08.30etatik 13.30etara. Horrekin batera, 010 / 943708400 telefonoetara deitzeko ordutegia 08.00etatik 14.00etara bitartekoa izango da. Irailaren 16an berriz aldatuko dute Pegoran jendeari harrera egiteko ordutegia. Bestalde, Portaleako ordutegian ere aldaketak egon dira: uztailean astelehenetik barixakura 09.00etatik 20.30etara zabalduko dituzte kultur etxeko instalazioak (uztailak 31n itxita egongo da) eta abuztuan, berriz, 09.00etatik 13.30etara. Gainera, abuztuaren 13tik 19ra bitartean eraikina itxita egongo dela iragarri dute.