Udal brigadako 7 langile hiri-altzarietan desinfekzio-lanak egiten ari dira herriko auzo guztietan

Udal brigadako 7 langile hiri-altzarietan desinfekzio-lanak egiten ari dira herriko auzo guztietan
2020/03/26 eta kitto!
Udal Brigadako 7 langile, bakoitza Eibarko auzo batean, barandak, eskudelak, igogailuak eta edukiontziak garbitzen ari dira, "kontaktu gehien duten objektu edo azpiegiturak dira-eta". Lanak Debabarreneko Mankomunitatearekin koordinatzen ari dira. Mankomunitatea, bere aldetik, desinfekzio-lanak egiten ari da egunotan jende gehien ibiltzen den guneetan, osasun etxeetan eta supermerkatuetan, besteak beste.

irazabal

COVID-19ak eragindako alarma-egoerak iraun bitartean, Brigadan lan egiten duten beharginen berrantolaketa egin du Udalak, “bide publikoaren desinfekzioa indartzeko lanak egin ditzaten”. Zazpi langile horiek lainoztatze-lanak egiten ari dira sodio-hipokloritoarekin (tokiak desinfektatzeko eraginkortasun handiko konposatu kimikoa) kontaktu gehien duten udal objektu edo azpiegituretan. Behargin guztiek dute beharrezkoa den ekipamendua, lan horiek segurtasun osoz egin ahal izateko.