Udalak 3.005 kilo hondakin atera ditu herriko erreketatik

Udalak 3.005 kilo hondakin atera ditu herriko erreketatik
2022/09/02 10:04
eta kitto!
Eibarko Udalak herriko errekak garbitzeko kanpaina egin zuen ekainaren amaieran eta 3.005 hondakin bildu eta erretiratu zituen guztira. Horietatik, 2.300 kilo erreus-hondakinak ziren eta beste 705 kiloak beste mota bateko kondarrak.

Garbiketa-lana Ego ibaiaren hiru gunetan (Orola-Torrekua, Barrena-Murrategi-Azitain eta Apalategi-Maltzaga), Txontan, Aiaga-Murrategi gunean, Asua Errekan, eta Gorosta eta Azitaingo erreketan egin zen. Horrela, 2.400 metroko zabalera hartu zuten lanek.

Hondakin gehienak Apalategi-Maltzaga (1.300 kilo) eta Barrena-Muzategi (1.150 kilo) guneetan jaso ziren.