Rosa Garagarza eta Miren Monasterio, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako irabazleak

Rosa Garagarza eta Miren Monasterio, balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako irabazleak
2018/07/19 eta kitto!
Gaur banatu dira Eibarko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako  balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak. Irabazleak Rosa Garagarza Gurrutxaga (lehenengo sailkatua) eta Miren Monasterio Diez (bigarren sailkatua) izan dira, eta euretako bakoitzak 150 euroko saria jaso du. Jon Iraola Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak banatu ditu sariak, eta bi garaileek herriko Eibarko Merkataritza Gune Irekiko kide diren saltokietan erabili ahal izango dituzte 150 euroko bonoak. Eskualde mailako beste saria Itziarreko (Deba) bizilagun batek irabazi du.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren xede nagusia. Guztira 38 pertsona animatu dia parte hartzera, eta epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore-apainketa ederrenak saritzeko. Epaimahaiaren balorazio irizpideak konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua eta konplexutasuna izan dira.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren helburua. "Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, eta bide batez, herritarren artean landareak zaintzeko ohitura zabaltzen da".


1. saria 1. saria jaso duen balkoia

2. saria 2. saria