Udalak Osakidetzaren esku utzi ditu Torrekua eta Ipuruako merkatu plaza

Udalak Osakidetzaren esku utzi ditu Torrekua eta Ipuruako merkatu plaza
2020/03/20 18:48
eta kitto!
Eibarko Udalak Euskal Osasun Zerbitzuaren eskura jarri ditu Torrekuako anbulatorio zaharra eta Ipuruako merkatu plaza, “biak ere udal-jabetzakoak, eta, euren ezaugarri eta azken erabilerengatik osasungune bihur daitezkeenak”. Honako hau idatzi du Miguel De los Toyos alkateak Osakidetzari bidalitako eskutitzean: “euskal ospitaleetan eskainitako osasun-arretan Covid-19a sortzen ari den zailtasunen aurrean, eta Osakidetza beharrezko baliabide material eta pertsonal guztiak emateko izaten ari den zailtasunaz jabetuta, lerro hauen bidez helarazi nahi dizut Eibarko Udalak eta hiri osoak Osasun Zerbitzu horri egin nahi dion eskaintza”.

Bestetik, Hotel Unzaga Plazak, Eibarroomsek eta Ixua Hotelak euren azpiegiturak eta altzariak Osakidetzaren esku utzi dituzte baita ere.