Udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartu dituzte

Udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartu dituzte
2023/05/16 eta kitto!
Udalak antolatzen dituen udaleku irekietan izena eman dute haur guztiak onartuak izan dira. ‘Oporrak afariketan’ programan 567 haurrek eman dute izena, ‘Udan jolasean’ programan 93k, ‘Umiak Firin Faran’-en 27k eta ‘Firin Faran’ udalekuan 94 haurrek.

Onartuak izan diren haur guztiek behin betiko izen ematea egin beharko dute, presentzialki, Indianokua gaztelekuan, ekainaren 5etik 9ra bitartean, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean; Oporrak afariketan; Firin Faran; Umiak Firin faran.