Udaletxeak sarrera berria ezarri du herritarrentzat

Udaletxeak sarrera berria ezarri du herritarrentzat
2021/07/01 07:37
eta kitto!
Eibarko Udalak sarrera-ate berria jarri du jendearentzat, bai Nortasun Agiri Nazionala egiteko eta baita bulegoetara joateko ere. Uztailean, abuztuan eta irailean, udako ordutegia dela eta, goizeko 08:00etatik 13:00era bitartean egongo da zabalik. Irailetik aurrera, ordutegi aldaketa egongo da, eta goizeko 08:00etatik 14:00etara bitartean sartu ahalik izango da, astelehenak salbuepenak izanda, arratsaldez ere zabalik egongo baita 16:30etik 19:00etara.