Udazkenean eskainiko diren Jabetze Eskolako ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko

Udazkenean eskainiko diren Jabetze Eskolako ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko
2017/07/19 eta kitto!
Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak prest dauka Jabetze Eskolako ikastaro berrien udazkenerako eskaintza.

Ikastaroak honako hauek izango dira:

- Autoaren oinarrizko ezaguera eta ingurunearen konponketa txikiak.
- Bizitzarako psikologia praktikoa.
- Antzerki-joko ikastaroa
- Erotismoa eta autoezagutza
- Autodefentsa Feminista

Informazio guztia Andretxeko web-gunean  eskuragarri dago: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/EibarkoJabetzeEskola/2017koudazkenJabetzeEskolakoikastaroak/5/229.shtml

Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 29an bukatuko da. Matrikulak PEGORAN edo ANDRETXEAN egin daitezke, baina, posiblea bada, hobe ANDRETXEAN egitea.
Edozein zalantza izan ezkero andretxea@gmail.com helbidera idatzi edo 943 70 08 28 telefono zenbakira dei daiteke.

Jabetze eskola 2017 B (1)