Ukrainarako elikagaiak eta materiala bilduko dute gaur Torrekuan, Untzagako jubilatu etxean eta Beheko Tokian

Ukrainarako elikagaiak eta materiala bilduko dute gaur Torrekuan, Untzagako jubilatu etxean eta Beheko Tokian
2022/03/01 11:52
eta kitto!
Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkartetik deialdi berezia egin dute Ukrainan egoera zaila bizitzen ari direnei laguntzeko. Janari, arropa eta botika bilketa hasi dute Eibarren gaur. Torrekuako anbulategian (El Corte Inglesaren parean) gaur izango dira 20:00ak arte. Untzagako jubilatu etxean gaur 13:00ak arte eta Beheko Tokian 20:30ak arte. Portugaletik datorren kamio bat pasatuko da Euskadiko hainbat herritatik materiala jasotzera eta, horregatik, presaz antolatu behar izan dira bilketa-gune hauek.

Ondorengoak behar dituzte:

- Lehen mailako beharretarako gauzak. Higienerako produktuak, pardelak eta haurrentzako eta umeentzako bestelako produktuak.
- Hotzaren kontrakoak: Barruko arropa termikoa, eskularruak, galtzerdi termikoak.. Lotarako zakuak, gorputza berotzekoak, Botila termoak, kanpinerako suak, txiskeroak, poxpoloak
- Argindarra sortzeko gailuak, kandelak, linternak, pilak
- Jakiak: latak, barrita energetikoak, eta iraungitze epe luzeko jatekoak
- Bestelako materiala: Bendak, gasak, bata kirurgikoak, pardelak, musuko kirurgikoak, arnasa hartzeko maskarak
- Papelezko kaxak, enbalajerako.

Nahi duenak diruz laguntzeko aukera ere izango du, donazioen biidez, honako kontu zenbakian: ES16 2095 5001 00 9114437029. Kontzeptuan 'donazioa' hitza jartzeko eskatu dute. Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarteren kontua da.

Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarterekin harremanetan jartzeko: ucraniaeuskadi@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo honako telefonoetara deitu: 642 772 760 / 636079 690. Elkartekoek hiriburuetan ere jasoko dute materiala.

 

Logo-Ucrania-Euskadi-txiki-no-transparente-para-carteles-con-fondo-blanco-300x300