"Umeak Eskolara" eta "Dirulaguntzak Ikasleei" programetako eskaerak egiteko epea zabaldu dute

"Umeak Eskolara" eta "Dirulaguntzak Ikasleei" programetako eskaerak egiteko epea zabaldu dute
2021/09/03 eta kitto!
Eibarko Udalak ‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak Ikasleei’ programen edizio berri bat onartu eta martxan jarri du. Laguntza hauen bidez, ikasleen familiei 60,10 euro emango zaizkie ikasle bakoitzeko herriko establezimenduetan egindako erosketengatik. Kanpaina honen hartzaileak eskola-adina duten edo araututako irakaskuntzan edo irakaskuntza okupazionalean ari diren seme-alabak dituzten familiak dira. Aurtengo berritasuna da 120,20 eurorainoko laguntza izango dutela Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren titular diren edo Elikagaien Bankuko programan dauden familietako umeek.



Programa honek, 21 urtetik hona egiten ari dena, “herritarrengana hurbiltzea” du xede, “familiek ikasturte-hasieran egin behar duten gastuari apalki lagunduz", eta, aldi berean, Eibarko merkataritzan salmentak handitzea ahalbidetuz. Dirulaguntza horiek finantzatzeko, Udalak 410.000 euroko zenbatekoa esleitu du aurtengo aurrekontuetan (272.500 euro ‘Umeak Eskolara’ programarako eta 137.500 euro ‘Dirulaguntzak Ikasleei’ programarako).

Laguntza hauek jasotzeko eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean hasi eta 2021eko urriaren 29an amaituko da, eta bakarrik onartuko dira irailaren 1etik urriaren 29ra bitartean egindako erosketen fakturak. Laguntza eskatzeko dokumentazioa Eibar Merkataritza Zentro Irekiaren (EMZI) bulegoan entregatu beharko da, Isasi kaleko 26, behean zenbakian. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN