Untzagako jubilatu etxekoak COVID ziurtagiria eskuratzeko laguntza ematen ari dira

Untzagako jubilatu etxekoak COVID ziurtagiria eskuratzeko laguntza ematen ari dira
2021/12/20 eta kitto!
Teknologia berriekin askok izan ditzaketen arazoak ikusita, Untzagako jubilatu etxekoek boluntario taldea osatu du, COVID ziurtagiria nola eskuratu daitekeen ez dakitenei laguntzeko. Ondo moldatzen ez direnei COVID ziurtagiria eskuratzen lagunduko diete, honako ordutegian: 11:00etatik 13:00era Untzaga Jubilatu Etxeko bulegoetan eta 17:00etatik 19:00tara Informatika-Zibergelan.

Interesa dutenek telefono mugikorra, TIS (Osakidetzaren txartela) eta NAN eraman beharko dituzte eta bertan dauden boluntarioek lagunduko diete ziurtagiria lortzen.