Untzagako jubilatuen Urteko Batzarra bihar 17:30ean izango da eta internet bidez jarraitu ahal izango da

Untzagako jubilatuen Urteko Batzarra bihar 17:30ean izango da eta internet bidez jarraitu ahal izango da
2021/03/11 eta kitto!
Untzagako Jubilatuen Etxekoek bihar arratsaldean, 17:30ean egingo dute Urteko Batzar Orokorra. COVID-19a dela eta, osasun neurri bereziak jarraitu behar direnez, aurten ezin izango dute bilera bazkideekin batera egin, baina nahi duenak zuzenean jarraitu ahal izango du saioa, YouTube-ko "Jubiletxe Untzaga" kanalean. Gai-zerrenda honako hau da: Emaitza ekonomikoa 2020; 2020/2021-erako jarduerak; Urteko kuotak; eta uda eta gero proposatuko den kargu eta estatutoen berriketarako ez-ohiko Batzar Orokorra. Esan dutenez, “zuzendaritzako talde txiki bat egongo da azalpenak ematen eta Internet bitartez saioa jarraitzen egongo diren bazkideek parte hartzeko hainbat aukera izango dituzte: 665847446 Whatsapp zenbakian, jubiletxeuntzaga@gmail.com helbide elektronikoan eta baita Facebook bidez ere.