Untzagako San Blas opilen lehiaketako saria Daniel Badiolak eta Ekhi bilobak irabazi dute

Untzagako San Blas opilen lehiaketako saria Daniel Badiolak eta Ekhi bilobak irabazi dute
2022/02/10 eta kitto!
Daniel Badiolak eta bere biloba Ekhik irabazi dute Untzagako jubilatu etxeak aurreko astean egin zuen San Blas opilen lehiaketa. Txapeldunek pozarren jaso zuten saria, menu berezia Kontent tabernan jateko txartela, Jesus Mari Iparragirre presidentearen eskutik. Zorionak eta on egin!

Bestalde, San Balentin ospatzeko, astelehen arratsaldean txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte jubiletxeko bazkideen artean, goxo-goxo meriendatzeko. Eta 50 urte edo gehiago ezkonduta eman dituzten bazkide bikoteei, berriz, opari modura bazkaria antolatu diete datorren asteburuan (zapatuan).