Uraren Euskal Agentziak eta Debegesak ibaia birsortzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute

Uraren Euskal Agentziak eta Debegesak ibaia birsortzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute
2012/01/23 eta kitto!

2009an hasitako Deba ibaia berreskuratzeko eta balioa emateko programa integrala izenburuko proiektuari jarraituta, Uraren Euskal Agentziak eta Debegesak ibaia birsortzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Iñaki Urrizalki Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Juan Angel Balbás Debegesako zuzendariak. Lankidetzarako hitzarmenak urtebeterako balioa izango du (2012-2013) eta proiektu bi biltzen ditu: Ego ibaiaren ingurua birsortzearen ingurukoa batetik eta, bestetik, inguruko beste zonalde degradatuak hobetzeko azterketa egitearen gainekoa. Hitzarmenak bi ekimen ezberdin biltzen ditu. Batetik, Ego ibaiaren ingurumen-hobekuntza eta birsortze aurreproiektuaren garapena eta, bestetik, Deba eta Ego ibaietan degradatutako ingurune desberdinen hobetze, birsortze eta birnaturalizatze jarduerak garatzeko bideragarritasun azterketa burutzea.