Urdinduz eguna egingo da domekan Eibarren

Urdinduz eguna egingo da domekan Eibarren
2019/03/27 10:02
eta kitto!
Gautenak, autismoa duten senideen Gipuzkoako elkarteak, Urdinduz eguna egingo du domekan Eibarren. Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa egingo da 11:30etik aurrera Untzaga plazatik, autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta kontzientzia hartzeko. Herria urdinez jantziko dute ekimen honetan parte hartuko dutenek, eta amaieran sagardoa, pintxoak, musika eta puzgarriak egongo dira Untzagan.