Urriaren 30etik azaroaren 1era 08:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanposantua

Urriaren 30etik azaroaren 1era 08:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanposantua
2022/10/27 eta kitto!
Domu Santu eguna dela eta, datozen egunetan ordutegi berezian zabalduko dute Eibarko Udal hilerria: urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, 08:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte ateak, etenaldi barik. Eta, bestalde, azaroaren 2an, meza ospatuko dute hilerriko kaperan, 11:00etan.