Urte hasieratik 380 positibo zenbatu dira Eibarren

Urte hasieratik 380 positibo zenbatu dira Eibarren
2021/02/19 eta kitto!
COVID-19ak azken asteotan Eibarren izan duen eboluzioari begiratzen badiogu, azken aste honetan 40 positibo berri izan ditugu,  urtarrilaren lehen asteko kutsatu kopuru berbera. Urtarrileko lehen astean  gure herrian 40 kutsatu berri detektatu baziren ere, hurrengo asteetan egoerak okerrera egin zuen, batez ere urtarrileko azken astean (78 positibo detektatu ziren). Hortik aurrera, datuek, pixkanaka, beheranzko joera izan dute. Gauzak horrela, guztira, 380 positibo zenbatu dira azkeneko 7 asteotan Eibarren.

COVID-19aren inguruko azken datuen arabera, atzo Debabarrenean 16 kasu positibo atzeman zituzten, aurreko egunean baino sei gehiago. Horietako 7 Eibarren izan ziren (331,22ko intzidentzia-tasa daukagu une hauetan); 4 Elgoibarren (771,23); 3 Ermuan (224,73)  eta bi Mendaron (1229,31).


Atzo, 10.234 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 505 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 67 Araban, 284 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 156 pertsona ZIUn daude