Uztaileko eta abuztuko udalekuetarako aurrematrikula zabalduko du Udalak

Uztaileko eta abuztuko udalekuetarako aurrematrikula zabalduko du Udalak
2020/04/21 eta kitto!
Oporrak afariketan’, ‘Udan jolasean’, ‘Firin-faran’ eta ‘Umeak firin-faran’ udalekuetan izena emateko aukera egongo da apirilaren 27tik maiatzaren 5era. Momentuz aurrematrikula egingo da bakarrik eta ordainketarik ez egitea eskatu dute arduradunek. “Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute eta, halaber, erabakigarria izango da horretarako baldintza material egokiak izatea ere”, aipatu du Udalak. Beraz, ezarritako datak aldatu egin ahal dira.

Master-Baner-300x300

 

Udan jolasean eta Umeak Firin-Faran programak 5 urteko haurrei zuzenduta daude (bata uztailean bestea abuztuan), hau da, 2014. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin-Faran (lehena uztailean bestea abuztuan) programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduta daude.

Informazio gehiago hemen.