XVII. Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburu honetan

XVII. Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburu honetan
2015/10/16 eta kitto!

Gure herriko XVII. Jardunaldi Mikologikuak egingo dira asteburu honetan, betiko moduan Eibarko Klub Deportibuak antolatuta. Gaur bertan hasiko dira, Portalean 19.00etan eskainiko duten hitzaldiarekin.
Bihar goizean perretxikotara irtengo dute, gero arratsaldean sailkatzeko. Eta etzi, goizean hasi eta bazkaltzeko ordura arte, perretxikoen erakusketa egongo da T. Etxebarria kalean. Ondoren, perretxikoen dastatze bazkaria egogo da Deporren.
Bihar arratsalde berezia izango da Toribio Etxebarria kalian, ELAko gaixoeri laguntzeko ekitaldiak antolatu dituzte-eta.


 


Egitaraua:


Barixakua 16


19.00. "Los hongos alucinógenos en la cultura de los pueblos", Pedro Arrillagaren eskutik. Portalean.


Zapatua 17


08.15. Ikastolako mendi irteera (Ego-Gainen).  Jasotako espezieak           Deporrera eramango dira, aukeratu eta sailkatzeko.


17.00. Kirol anitzak T. Etxebarria kalean, ELA elkartearen eskutik.


18.00/22.00. Perretxiko-pintxo dastatzea, herriko hainbat tabernen eskutik.


19.00. Trikipoteoa,  Eibarko Trikitilari Gazteen eskutik.


20.30. Dee Versions aldearen kontzertua eta erromeria.


22.00. Eibar KEko jokalariek sinatutako 15/16 denboraldiko kamisetaren zozketa, ELA-ren alde.


Domeka 18


10.00. Perretxiko Jaia:  jasotako espezieen erakusketa. T. Etxebarria kalean. Produktu mikologikoak eta gastronomikoak salgai Mikel Lasaren eskutik. Perretxikoen dastatze bazkaria Klub Deportiboan.