Zabortegian gertatu dena argitzea eskatzeko mobilizazioa deitu dute biharko

Zabortegian gertatu dena argitzea eskatzeko mobilizazioa deitu dute biharko
2020/02/09 eta kitto!
Eguen arratsaldean, Zaldibargo zabortegian gertatu dena argitzea eskatzeko mobilizazio zaratatsua deitu du eibartar talde batek biharko, 19:30ean Untzagan. Jarraian, deialdiarekin batera zabaldu duten idatzia:

ZALDIBAR ARGITU ORAIN!

Eibarko herritar gisa zabortegian gertatutakoa argitzeko exijitzen dugu eta kalera aterako gara:
1. Oraindik zabor azpian dauden bi langileak ateratzea lehentasunezkoa  delako.

2.  Zabortegiak kutsadura asko sortu duelako, eibartarron osasuna eta ingurugiroa arriskuan jarriz.

3.Ixiltasuna ezin delako bidea izan, galdera ugari dauzkagulako eta erantzunik ez. Arduradun politikoen kudeaketa salatu nahi dugu, eta erantzukizunak eskatu.