Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
2021/05/13 eta kitto!
BERRIAko Imanol Magro Eizmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariek landu dute artikulua eta Creative Commons BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu gure webgunera.


 

Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena. Hondamendiaren zioa ezagutzeko egindako ikerketen ondorioen berri izan du BERRIAk

 

Oinarrian marruskadura gutxiko azalera iraunkor bat nagusitu zelako ezegonkortu zen Zaldibarko zabortegia; hau da, hondakinen estankotasuna bermatzeko jarritako «dentsitate handiko polietileno zuntzaren alde leunak» ez ziolako eutsi hondakinen zamari. Hori ondorioztatu du Eduardo Perez de Agreda eta Mercedes Sondon Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko irakasleek egindako peritu txostenak. «Litekeena da hausturaren eragilea zera izatea: geotestilen eta xaflaren trakzio erresistentzia agortzea, ezpondari oinak egindako ahalegin pasibo orekatzailea galtzearekin batera».

Bat dator ondorio horrekin hondamendiaren arrazoiak argitzeko Eusko Jaurlaritzak eskatutako beste txosten teknikoa ere: «Frogatuta geratu da zigilatzearen ezaugarriek eragin erabakigarria izan zutela zabortegiaren erresistentzia ahalmenean». Kantabriako Unibertsitateko Jorge Cañizal eta Cesar Sagasetak egin dute azterlan hori. Bi ikerketa horiek argitu behar zuten zergatik amildu zen Zaldibarko zabortegia 2020ko otsailaren 6an. BERRIAk izan du ikerketa horien ondorioen berri. Jakina denez, bi langile hil ziren otsailaren 6ko hondamendian: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Azken horren gorpua

Gehiago irakurtzeko, sakatu hemen.