‘Zaindu’ sortu dute, Eibarko Zaintza Sarea

‘Zaindu’ sortu dute, Eibarko Zaintza Sarea
2020/04/30 eta kitto!
Eibarko Gazte Mugimenduak “lehenengo hazia jarri” eta Zaindu sortu du, Eibarko Zaintza Sarea. Elkarrenganako zaintza oinarri hartuta, aisialdirako, formakuntzarako, zein komunitatea indartzeko proposamen ezberdinak ekarriko dituzte. “Argi daukagu komunitate baten beharra daukagula eta, batez ere, batak bestea zaintzeko beharra”, azaldu dute sare sozialetan partekatutako ohar batean. “Saretu gaitezen, gozatu dezagun, ikas dezagun elkarrengandik... Egoera honi buelta eman diezaiogun batera”.

'Zaindu'-rekin kontaktuan jartzeko sare sozialen edo eibarkozaintzasarea@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daiteke.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001