Zaintza-lanen demokratizazioa izango da mintzagai astelehenean

Zaintza-lanen demokratizazioa izango da mintzagai astelehenean
2021/03/18 eta kitto!
Martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute eta datorren astelehenean, hilaren 22an, ‘Zaintza-lanen demokratizaziorantz’ hitzaldia eskainiko du Emagin ikerketa eta dokumentu zentro feministak Portalean, 18:30ean.

Zaintza-lanen gaia bolo-bolo ibili da azken urteotan eta pandemiaren eraginez handitu egin da gai horren inguruko kezka eta gogoeta.