Zaldibar Argitu herri plataformaren bilera irekia egingo da gaur 19:00etan Kulturalean

Zaldibar Argitu herri plataformaren bilera irekia egingo da gaur 19:00etan Kulturalean
2020/03/03 eta kitto!
Astero bezala, gaur arratsaldeko 19:00etan herritar guztientzat ateak zabalik izango dituen batzarra egingo da Arrate Kultur Elkartean, 1. solairuan, Zaldibar Argitu Orain herri ekimenez sortutako plataformak deituta.
Aurreko asteko bileran bertara joandako guztien artean plataformaren aldarrikapen zerrenda adostu zuten. Bestalde, plataformak sare sozialetan (oraingoz Twitter eta Instagramen) gaiarekin lotutakoen berri emateko kontuak sortu ditu: Twitteren @ZaldibarArgitu eta Instagramen Zaldibar_Argitu.