Zaldibar Argituk elkarretaratzea egin du Ipuruan eta herritarrak lanuztearekin bat egitera deitu ditu

Zaldibar Argituk elkarretaratzea egin du Ipuruan eta herritarrak lanuztearekin bat egitera deitu ditu
2020/03/10 eta kitto!
Zaldibar Argitu plataformak deituta, Ipurua zelaiaren parean elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean, 19:30ean. Bertan bildutakoek berriz ere gogoratu dituzte herri ekimenez sortutako plataformaren aldarrikapenak: Joaquin eta Alberto aurkitzea, herritarren osasuna eta ingurumena bermatzea eta gertatutakoaren inguruko ardura guztiak argitzea.  LaLigak koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri modura gaur hartu duen erabakia dela eta , 20:00etan Ipuruan hasi den Eibar eta Realaren arteko partidua ateak itxita jokatzen ari dira, baina, hala ere, aurretik egina zegoen deialdiari eutsi eta kontzentrazioa berdin-berdin egitea erabaki da. Horrekin batera, etzirako (eguena, martxoak 12) deitu duten hiru orduko lanuztearekin bat egitera eta Eibarren, Ermuan, Zaldibarren, Elgetan eta Mallabian egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.

[video width="1280" height="720" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/03/VID-20200310-WA0019.mp4"][/video]

 



IMG_5804 IMG_5824